XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Banakoaren izaeraren inpultsuak partehartzen du eta jokabideak burutzeko ideala ezagutaraztera bultzatzen.

Baloreari loturik dagoen karga afektibo honek egiten du faktore indartsua izatea, pertsonen arteko ekintzak burutzearen orientabidean.

Denboran zehar baloreek egonkortasuna izatearen arrazoia azaltzen da karga afektibo honen bitartez, eta, hein berean, sozietateko eremu ezberdinetan ematen diren baloreen aldaketekin topatzeko aurka jartzen den indarra.

1.- Biolentzia

Telenobeletan ikus daitekeen ezaugarri garrantzitsuenetarikoa, biolentziaren erabilera da.

Biolentziazko jokabideak, zeloak eta amodiozko arazo zehatzekin erlazionatzen dira, eta bertan bortxaketak, erahilketak, masailekoak eta antzekoak ikus daitezke.

Emakume den pertsonaia nagusiak gizonaren eritzia zalantzan jarri edo honen aginduak betetzen ez baditu, gizonak emakumearengan bere boterea ezarriko du, askotan indarra erabiliz.

Halaber, tentsio erotiko eran erabiltzen da biolentzia, maitasuna era horretan ulertzen delarik.

Gizon baten maitasunaren alde lehian aritzen diren bi emakumeen arteko biolentzia fisikoa ere agertzen da sarritan.

Telesail hauetan emakumearen etsairik nagusiena beste emakumea izan ohi da, biolentzia fisikoaz gain ahozkoa ere ematen delarik.

Bestelakoa da gure aburua, zeren gatazka eta maitasuna biak baitira bizitzaren osagarri; eta maitasunak esaten diguna leialki adituko bagenu, besteari askatasuna ematea zein garrantzizkoa den ohartuko ginateke, honek bere garapena osa dezan, honela libreki deritzon bidean zehar abiatzeko.

Baina, nonbait, ikasgai zahar hau oso gogorra gerta dakigukeen ikasketa izan ohi da, eta, dakigunez, harreman asko eta asko batak bestea gara dadin eta bere bideak libreki aukera ditzan uzten ez duelako hausten dira.

Zeren besteari bera izaten utzi kontzeptua kontzeptu psikologikoa eta ontologikoa baita, aldaketa ekartzeko gai dena, bai gure adimenean eta bai izate osoan ere.

2.- Emakumeak

Bi sexuak era tradizional eta kontserbakorrean sakabanaturik agertzen dira.

Gizona erabakikorra da, emakumezalea eta autoritarioa, oro har.

Emakumea, aldiz, sentimenduen munduarekin erlazionatzen da, ezkontzarekin eta amatasunarekin, zoriona lortzeko berau bide bakarra izango balitz bezala.

Emakumearen etorkizunaren zalantza ere ez da plazaratzen, eta beraren etorkizuna zehaztua agertzen da hasiera-hasieratik.

Pertsonaia femeninoak ez du berez bestelako garrantzirik, gizonaren inguruan kokatzen baitira.

Eta, bestalde, emakume-paper desberdinak bereiz daitezke telenobeletan: emakume gaiztoa, ona, ama eta zerbitzaria.